We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Oasia

by Assata

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Bai, esan dizute, zu zeu zarela etorkizunaren giltza, ate guztiak zabaltzeko inongo mugarik ez dagoela. Zugan jarriz zama osoa, arrakasta ala porrota, arratoien gurpil zoroan biraka jarraitzea aukera bakarra. Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat. Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko “Ez, ez zara nahikoa saiatu”, dio milurteko sermoi askatzaileak, soilik zure baitan, podiuma zapaltzeko osagai guztiak Zure esku etorkizuna, arrakasta ala porrota, arratoien gurpil zoroan biraka jarraitzea aukera bakarra. Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat. Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko Baina ahul, sentitzen zara, helmuga atzeman ezin. Eta errudun, sentitzen zara, bide okerretik huts egiten. Ez zara zu, gu gara. arima, indarra, argia, iparra, askatasuna. Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat. Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko
2.
Arimarik ez duten gizakiak, isla eta itzalik gabeak, zukutuko dizkizute barruak, zurea, jada beraiena. Azal sendoa garesti saltzen da merkatu zurian, begi bakarren erreinuan, daltonikoen miseria. Odol egarriz, banpiroak. Arima xurgatzen, banpiroak. Mugitzen den ororen jakitunak, zatitzaile eta banatzaileak. Trukatuko dizute larrua, zurea jada beraiena. Azal sendoa garesti, saltzen da merkatu zurian, sormenaren sekretua, maximizatu besterik ez. Odol egarriz, banpiroak. Arima xurgatzen, banpiroak.
3.
Lehia 03:36
Ukondo zorrotzekin bidea egiten duen piztia, esnatu da Aurrera arraunean ezinbestekoen begirada gogorraz Gupidagabea txikiagotuekin, arnasa ematen urrezko azaldunei Eraitsi omen nahi duena eraikiaz etengabe, berunez Garaipenaren bila, urkoa zapalduta, irabazi ala hil Lehian bizi bihar norbait izateko Lehian bizi zutaz harro egoteko Esku garbiekin zaborra baztertzen duen makina, martxan da Fededun berriaren ausardia eta sinesmena, ahoan Gailendu beharra, goiburu nagusia Garaile bakarra, emaitza borobila Nondik datorren ahaztu duen kolono bekaiztia, hemen da Garaipenaren bila, urkoa zapalduta, irabazi ala hil Lehian bizi bihar norbait izateko Lehian bizi zutaz harro egoteko
4.
Jackie Shane 03:19
Ihes egingo dugu ortzadarraren babesera amets eta ferekak infinituan marraztuz Ezberdintasunak grisez margotu berdintasuna traizionatuz, gorputzak zama bihurtu desioak itoz, amnesiari bide emateko. Irentsi genituen monokromoaren aldeko tiroketak baina sutzarra beti prest piztu duena ere garretan urtzeko Ihes egingo dugu ortzadarraren babesera amets eta ferekak infinituan marraztuz Arauak amaraun gisa iltzatu normaltasuna izendatuz, azala mami bihurtu, begiak entzungor, beldurrari bide emateko. Apaindu genituen atzerakoienen zilarrezko goiburuak baina sutzarra beti prest hauspotu duena ere garretan urtzeko. Ihes egingo dugu ortzadarraren babesera amets eta ferekak infinituan marraztuz Ihes, ihes, ihes… Ihes egingo dugu ortzadarraren babesera amets eta ferekak infinituan marraztuz
5.
Gentleman 03:04
Gestorea, trazu dotorea. Gudaria, heroia, borrokalaria. Eta garuna, ultra zentzuduna, gizalegetsua, amultsua, ontsua. Eredugarria, %100 nagusia, gogoangarria, gidaria. Xabi Alonsoren biki perfektua, gizadiaren artefaktua. Egoerari buelta ematen iaioa, erruak eta bedeinkapenak banatzen doa. Gentleman, miresten zaitut, gentleman. Sentibera, samurra da bera. gizon berriaren adibide gorena. Eta jakintsua, soluzioak nahi adina. bidelagun umil eta bikaina. Estatusik behar ez duen buruzagia, urre gorrizkoa, harribitxia. Socratesen bertsio gaurkotua, gizadiaren artefaktua. Egoerari buelta ematen iaioa, erruak eta bedeinkapenak banatzen doa. Gentleman, miresten zaitut, gentleman. Gentleman, amesten zaitut, gentleman. Gentleman, maite zaitut, gentle... Egoerari buelta ematen iaioa, erruak eta bedeinkapenak banatzen doa.
6.
Han geunden betiko looser-ak, agur eskean arrastaka. Ezinbestekoen klubean sartzeko oinak mihazkatzen. Maila ez emateko beldurrez, saldu, gure burua traizionatzen. Guztia emango genuke zuotako bat izateko. Eraman gaitzazue zuen, izar hilezkorren party-ra. Eraman gaitzazue zuen, bikaintasunaren party-ra. Han geunden gizonkeriatan, hiztegi sofistikatuan. Liderren magal epelean, oilarkeria merkeetan. Maila ez emateko beldurrez, saldu, gure burua traizionatzen. Guztia emango genuke zuotako bat izateko. Eraman gaitzazue zuen, izar hilezkorren party-ra. Eraman gaitzazue zuen, bikaintasunaren party-ra. Labeldun ez ginen jaio, labelik ez erdietsi, aukera dugu merezi, zuen aurrean belaunikatuz. Eraman gaitzazue zuen, izar hilezkorren party-ra. Eraman gaitzazue zuen, bikaintasunaren party-ra.
7.
Munstroa 03:40
Urrea darion ahoa, izarrezko begiak, une oro gose da eta gu, liluraz erreguka. Sorgintzen duen ahotsa du, zetazko azala, katea estutzen digu ta, gu “enchantez”. Mingarria da, baina desiratzen dugu urrun behar luke, baina une oro gurtu. Urrun, gurtu, urrun, lotu. Munstroa elikatu nahi dugu, munstroa pairatzen jarraituz. Egarriaren iturria, kerik gabeko sua, une oro erretzen gaitu, babesa delakoan. Gorputza borroka zelaitzat hartzen duen bakea gure itzala agortu arte argitzen du. Mingarria da, baina desiratzen dugu urrun behar luke, baina une oro gurtu. Urrun, gurtu, urrun, lotu. Munstroa elikatu nahi dugu, munstroa pairatzen jarraituz. Munstroa jasateari uko, munstroa maitatzen jarraituz. Gau sutsu baten murgildu ginen, kate infinitu bati loturik. Munstroa elikatu nahi dugu, munstroa pairatzen jarraituz. Munstroa jasateari uko, munstroa maitatzen jarraituz.
8.
Opio berriak 03:41
Milioika giza arratoik palankatik tira, Skinner-en amets hezeena. Ahaztu baloreak, ahaztu betekada, Gargantuaren bazka gara. Asetu gaituzte, hurrengo dosira arte. Asetu gaituzte. Oasian gaudelakoan, desertuaren arean itota. Milioika amets idor, errauts bihurtuta Zoriontasunaren egarri. Ahaztu koloreak , ahaztu lehortea, haizetearen menpe gaude. Asetu gaituzte, hurrengo dosira arte Asetu gaituzte. Oasian gaudelakoan, desertuaren arean itota. Gure arreta lortu dute, ustekabean agi denez. Izurri zaharrak, opio berriak. Oasian gaudelakoan, desertuaren arean itota. Borondatea lapurtu digute, amesteari uko egitearren.

credits

released November 30, 2022

Disko hau 2022ko urrian grabatu da Arrasateko Shot! estudioan.
Grabaketa eta nahasketak: Iñaki Bengoa
Ekoizpena: Iñaki Bengoa eta Assata
Grabaketa laguntzailea: Ander Barriuso
Masterizazioa: Jonan Ordorika (Mamia estudioa)

Ahotsen moldaketak eta koroak: Katya Martin
Ahotsa “Jackie Shane” abestian eta koroak: Iraitz Agirre
Ahotsa “Norbait izan nahian” abestian: Andoni Iñurritegi “Pottoko”
Haize sekzioa “Lehia” eta “Gentleman” abestietan: Marina Garmendia, Jurgi Iraola, eta Peru Atxa.

Diseinua: Unai Bergara (Lubaki Grafik Faktory)
Argazkiak: Dosis
Aktorea: Oihan Zubizarreta

license

tags

about

Assata Arrasate, Spain

www.assata.eus

contact / help

Contact Assata

Streaming and
Download help

Report this album or account