1. |
Pluralean dantzatu
03:35
|
|||
Bai, esan dizute, zu zeu zarela etorkizunaren giltza,
ate guztiak zabaltzeko inongo mugarik ez dagoela.
Zugan jarriz zama osoa, arrakasta ala porrota,
arratoien gurpil zoroan biraka jarraitzea aukera bakarra.
Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat.
Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko
“Ez, ez zara nahikoa saiatu”, dio milurteko sermoi askatzaileak,
soilik zure baitan, podiuma zapaltzeko osagai guztiak
Zure esku etorkizuna, arrakasta ala porrota,
arratoien gurpil zoroan biraka jarraitzea aukera bakarra.
Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat.
Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko
Baina ahul, sentitzen zara,
helmuga atzeman ezin.
Eta errudun, sentitzen zara,
bide okerretik huts egiten.
Ez zara zu, gu gara.
arima, indarra,
argia, iparra,
askatasuna.
Dantza, pluralean dantzatu, gugatik guretzat.
Dantza, pluralean dantzatu, gua askatzeko
|
||||
2. |
Kontuz, banpiroak!
02:42
|
|||
Arimarik ez duten gizakiak,
isla eta itzalik gabeak,
zukutuko dizkizute barruak,
zurea, jada beraiena.
Azal sendoa garesti
saltzen da merkatu zurian,
begi bakarren erreinuan,
daltonikoen miseria.
Odol egarriz, banpiroak.
Arima xurgatzen, banpiroak.
Mugitzen den ororen jakitunak,
zatitzaile eta banatzaileak.
Trukatuko dizute larrua,
zurea jada beraiena.
Azal sendoa garesti,
saltzen da merkatu zurian,
sormenaren sekretua,
maximizatu besterik ez.
Odol egarriz, banpiroak.
Arima xurgatzen, banpiroak.
|
||||
3. |
Lehia
03:36
|
|||
Ukondo zorrotzekin bidea egiten duen piztia, esnatu da
Aurrera arraunean ezinbestekoen begirada gogorraz
Gupidagabea txikiagotuekin,
arnasa ematen urrezko azaldunei
Eraitsi omen nahi duena eraikiaz etengabe, berunez
Garaipenaren bila, urkoa zapalduta, irabazi ala hil
Lehian bizi bihar norbait izateko
Lehian bizi zutaz harro egoteko
Esku garbiekin zaborra baztertzen duen makina, martxan da
Fededun berriaren ausardia eta sinesmena, ahoan
Gailendu beharra, goiburu nagusia
Garaile bakarra, emaitza borobila
Nondik datorren ahaztu duen kolono bekaiztia, hemen da
Garaipenaren bila, urkoa zapalduta, irabazi ala hil
Lehian bizi bihar norbait izateko
Lehian bizi zutaz harro egoteko
|
||||
4. |
Jackie Shane
03:19
|
|||
Ihes egingo dugu
ortzadarraren babesera
amets eta ferekak
infinituan marraztuz
Ezberdintasunak grisez margotu
berdintasuna traizionatuz,
gorputzak zama bihurtu desioak itoz,
amnesiari bide emateko.
Irentsi genituen
monokromoaren aldeko tiroketak
baina sutzarra beti prest
piztu duena ere garretan urtzeko
Ihes egingo dugu
ortzadarraren babesera
amets eta ferekak
infinituan marraztuz
Arauak amaraun gisa iltzatu
normaltasuna izendatuz,
azala mami bihurtu, begiak entzungor,
beldurrari bide emateko.
Apaindu genituen
atzerakoienen zilarrezko goiburuak
baina sutzarra beti prest
hauspotu duena ere garretan urtzeko.
Ihes egingo dugu
ortzadarraren babesera
amets eta ferekak
infinituan marraztuz
Ihes, ihes, ihes…
Ihes egingo dugu
ortzadarraren babesera
amets eta ferekak
infinituan marraztuz
|
||||
5. |
Gentleman
03:04
|
|||
Gestorea, trazu dotorea.
Gudaria, heroia, borrokalaria.
Eta garuna, ultra zentzuduna,
gizalegetsua, amultsua, ontsua.
Eredugarria, %100 nagusia,
gogoangarria, gidaria.
Xabi Alonsoren biki perfektua,
gizadiaren artefaktua.
Egoerari buelta ematen iaioa,
erruak eta bedeinkapenak banatzen doa.
Gentleman, miresten zaitut, gentleman.
Sentibera, samurra da bera.
gizon berriaren adibide gorena.
Eta jakintsua, soluzioak nahi adina.
bidelagun umil eta bikaina.
Estatusik behar ez duen buruzagia,
urre gorrizkoa, harribitxia.
Socratesen bertsio gaurkotua,
gizadiaren artefaktua.
Egoerari buelta ematen iaioa,
erruak eta bedeinkapenak banatzen doa.
Gentleman, miresten zaitut, gentleman.
Gentleman, amesten zaitut, gentleman.
Gentleman, maite zaitut, gentle...
Egoerari buelta ematen iaioa,
erruak eta bedeinkapenak banatzen doa.
|
||||
6. |
Norbait izan nahian
03:19
|
|||
Han geunden betiko looser-ak,
agur eskean arrastaka.
Ezinbestekoen klubean sartzeko
oinak mihazkatzen.
Maila ez emateko beldurrez,
saldu, gure burua traizionatzen.
Guztia emango genuke zuotako bat izateko.
Eraman gaitzazue zuen, izar hilezkorren party-ra.
Eraman gaitzazue zuen, bikaintasunaren party-ra.
Han geunden gizonkeriatan,
hiztegi sofistikatuan.
Liderren magal epelean,
oilarkeria merkeetan.
Maila ez emateko beldurrez,
saldu, gure burua traizionatzen.
Guztia emango genuke zuotako bat izateko.
Eraman gaitzazue zuen, izar hilezkorren party-ra.
Eraman gaitzazue zuen, bikaintasunaren party-ra.
Labeldun ez ginen jaio,
labelik ez erdietsi,
aukera dugu merezi,
zuen aurrean belaunikatuz.
Eraman gaitzazue zuen, izar hilezkorren party-ra.
Eraman gaitzazue zuen, bikaintasunaren party-ra.
|
||||
7. |
Munstroa
03:40
|
|||
Urrea darion ahoa,
izarrezko begiak,
une oro gose da eta gu,
liluraz erreguka.
Sorgintzen duen ahotsa du,
zetazko azala,
katea estutzen digu ta,
gu “enchantez”.
Mingarria da, baina desiratzen dugu
urrun behar luke, baina une oro gurtu.
Urrun, gurtu, urrun, lotu.
Munstroa elikatu nahi dugu,
munstroa pairatzen jarraituz.
Egarriaren iturria,
kerik gabeko sua,
une oro erretzen gaitu,
babesa delakoan.
Gorputza borroka zelaitzat
hartzen duen bakea
gure itzala agortu arte
argitzen du.
Mingarria da, baina desiratzen dugu
urrun behar luke, baina une oro gurtu.
Urrun, gurtu, urrun, lotu.
Munstroa elikatu nahi dugu,
munstroa pairatzen jarraituz.
Munstroa jasateari uko,
munstroa maitatzen jarraituz.
Gau sutsu baten murgildu ginen,
kate infinitu bati loturik.
Munstroa elikatu nahi dugu,
munstroa pairatzen jarraituz.
Munstroa jasateari uko,
munstroa maitatzen jarraituz.
|
||||
8. |
Opio berriak
03:41
|
|||
Milioika giza arratoik palankatik tira,
Skinner-en amets hezeena.
Ahaztu baloreak, ahaztu betekada,
Gargantuaren bazka gara.
Asetu gaituzte, hurrengo dosira arte.
Asetu gaituzte.
Oasian gaudelakoan,
desertuaren arean itota.
Milioika amets idor, errauts bihurtuta
Zoriontasunaren egarri.
Ahaztu koloreak , ahaztu lehortea,
haizetearen menpe gaude.
Asetu gaituzte, hurrengo dosira arte
Asetu gaituzte.
Oasian gaudelakoan,
desertuaren arean itota.
Gure arreta lortu dute,
ustekabean agi denez.
Izurri zaharrak, opio berriak.
Oasian gaudelakoan,
desertuaren arean itota.
Borondatea lapurtu digute,
amesteari uko egitearren.
|
If you like Assata, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp